Informazioaren gizartearen panorama 2025
Atalak
Atalak
 

IKT ekipamenduak

Urtez urte Informazioaren eta Komunikazioen Teknologien (IKT) gero eta ekipamendu gehiago erabiltzen dira. Haien erabilera etengabe ari da handitzen. Desberdintasunetan enpresaren langile kopuruak, kokapenak, hots, zer lurralde historikotan kokatuta dagoen, eta jarduera garatzen duen sektore ekonomikoak eragiten dute nagusiki. Hala ere, ekipamendu guztiek ez dute modu berean egiten, ezta intentsitate berarekin ere.

Era berean, desberdintasuna hautematen da IKTen banaketan etxeetan, eta etxeen arloa osatzen duten pertsonengan. Hor, adinak eta jarduerarekiko harremanak eragiten dute.

Etxeak

Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) gero eta ohikoagoak eta beharrezkoagoak dira gure eguneroko bizitzetan; horregatik, EAEn gero eta etxe gehiagotan daude IKT ekipamendu nagusiak, nahiz eta ezarpen-erritmoan aldeak dauden. Ildo horretan, bereziki azpimarragarria da zein azkar ezarri den Interneterako konexioa: gaur egun, EAEko etxeen % 92k daukate konexio hori, 2005ean % 36k baino ez zeukatenean.

2025ean, EAEko etxeen % 92an dago Interneterako konexioa, eta konexio gehien-gehienak banda zabalekoak dira. Bestalde, ordenagailua etxeen % 76an dago, eta, azkenik, etxeen % 99an dago, gutxienez, telefono mugikor bat.

Telebista hartzeko sistemen ezarpena aztertuta, nabarmentzekoa da Internet bidezko konexioa duen telebistak gora egin duela 2025ean. Gainera, 10 familiatik 6k onartzen dute 2025ean ordainpeko telebista-zerbitzuren bat (Netflix, HBO...) kontratatu dutela. Bestalde, urte berean, igoera izan dute DVDek eta musika-kateek. Telefoniari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuta, gora egin du telefono mugikorrak; ostera, murriztu egin da telefono finkoa. Azkenik, ordenagailuari lotutako ekipoak aztertzen badira, mahai gaineko ordenagailuek, ordenagailu eramangarriek eta tabletek iazko mailan jarraitzen dute.




Etxeetan dauden IKT ekipamenduak familia moten edo etxean bizi direnen arteko harremanen arabera aztertzen baditugu, seme-alabak dituzten familiak dira banda zabalera gehien sartzen direnak, eta, ondoren, pertsona bakarrak edo unitate konposatuak –bakarrik bizi diren pertsonak edo bikote edo guraso/seme-alaba harremanik izan gabe elkarrekin bizi diren pertsonak– dituzten etxeak. Alde horiek are nabarmenagoak dira ordenagailuaren eta telebistari lotutako elementuen kasuan; izan ere, seme-alabak dauden etxeetan, datuak ia bikoiztu egiten dira, pertsona bakarreko etxeetan daudenen aldean. 



Biztanleak

Azken 20 urteetan, 2005etik 2025era, aldaketa nabarmenak gertatu dira biztanleen artean Internet eta teknologiak ezartzeko mailan.

Aldi horretan, bilakaera bereziki garrantzitsua izan dute ordenagailuari lotutako ekipamenduek. 2005. urtean, 15 urte eta gehiagoko biztanleen % 60k zeukaten ordenagailua etxean; 2025ean, berriz, % 83k. Datu hori % 96ra iristen da 6 eta 14 urte bitartekoen kasuan. Ordenagailuen artean, mahai gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak bereizi behar ditugu. Eramangarriak azken urteetan ugaritu dira; hain zuzen ere, ordenagailuek izan duten hazkundea, hein handi batean, ordenagailu eramangarriei esker izan da, azken 20 urteetan 7 aldiz handitu baita horien kopurua.

Aldi horretan bertan, beren etxean Interneterako sarbidea duten 15 urte edo gehiagoko biztanleak ehuneko 51 igo dira, 2025ean % 95era iristeraino. Bestalde, 6 eta 14 urteko biztanleen artean datua ia % 100ekoa da.

6 eta 14 urte bitarteko biztanleen artean, % 100ak dauka mugikor bat eskura etxean, baina erabileran aldeak daude: biztanleen % 44k Internet eta guzti erabiltzen dute, % 8k Internet gabe eta adin horretako biztanleen % 48k ez dute erabiltzen.


EAEko enpresen Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) ekipamenduei dagokienez, adierazi behar da gero eta hobeto prestatuta daudela eta teknologia horiek erabiltzen dituzten langileen ehunekoa ere handiagoa dela. Gaur egun, establezimenduen % 95ek baino gehiagok dituzte oinarrizko ekipamenduak. 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan ekipamenduei buruzko ehuneko horiek maximora iristen dira.

 

Horregatik, eta inkesta hauei buruzko Europako erregelamendura egokitu asmoz, galdetegia errotik berregituratu da. Ondorioz, kasu askotan oinarrizko ekipamendu horiei buruz galdetzeari utzi zaio eta, gaur egun, enpresen digitalizazio-prozesua aztertzeko ekipamenduak eta teknologiak sartu dira. Ekipamendu horiei guztiei buruzko datu historikoak Datuen Bankuan daude.


EAEko enpresetako IKT ekipamenduei buruzko datuak aztertzeko, enpresaren neurria erabiltzen da funtsezko aldagai gisa, bai eta enpresari dagokion lurralde historikoa eta sektore ekonomikoa ere.


EAEko enpresetan argi ikusten da garapen positiboa izan dutela urtez urte; izan ere, ekipamendu teknologiko guztien erabilera handitu egin da. 

Enpresen tamainari dagokionez (langile kopurua), desberdintasun argiak daude duten ekipamendu motan. Enpresa txikien ekipamendu teknologikoen maila baxuagoa da enpresa handiena baino. Nahiz eta guztietan gailentzen den teknologia mota ordenagailua eta Internet izan, alde handiak daude beste ekipamendu aurreratuago batzuetan, esaterako web-orria edo truke-sistema automatizatuak (EDI) dituzten aztertuz gero.


Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Hala ere, alde nabarmenek jarraitzen badute ere, urtez urte aldeak murrizten ari dira enpresa handi eta txikien artean dagoen ekipamendu teknologiko mailan. Murrizketa hori joera bikoitz baten ondorioz gertatu da: batetik, enpresa handiak teknologia nagusien ekipamendu-maila maximora iristen ari dira eta, bestetik, bi langile edo gutxiago dituzten enpresetan ekipamendu teknologikoaren maila gero eta handiagoa da.


Lurralde historikoen arabera alderatuz gero, IKTen arloko desberdintasunak neurritsuak dira, alde nabarmenik gabeak.  


Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak

Jarduera-sektoreak aztertuz gero, enpresetan, oro har, teknologiaren ezarpena altua da, eta ez dago alde nabarmenik oinarrizko ekipamendu teknologikoetan (besteak beste, ordenagailu pertsonala eta Interneterako sarbidea). Web-orrien ezarpen-maila baxuagoa da, baina kasu honetan ere sektoreen araberako aldeak urriak dira. Bestalde, industriaren sektorean web-orri gehiago daude zerbitzuen eta eraikuntzaren sektoreetan baino.


Hurrenkera
Zeren arabera
Aldiak


Hiriburu eta eskualdeen arabera, 10 langileko edo hortik gorako EAEko enpresek IKT ekipamenduen maila handiak dituzte. Horren adibidea dugu Interneteko konexioa, eskualde gehienetan ia % 100ekoa delako. Horrez gain, eskualdeen arteko aldeak oso txikiak dira, ia gehienetan konexioa % 99tik gorakoa delako eta guztietan % 96tik gorakoa.


Asko ikusten den beste ekipamenduetako bat web-orria da: % 92,5ek daukate ekipamendu hori, hau da, 2015eko datuen aldean, % 6ko igoera egon da. Eskualdeen arabera, Añana gailentzen da Araban, Enkarterri Bizkaian eta Debabarrena Gipuzkoan: % 98,7, % 97,5 eta % 94,8, hurrenez hurren. Hiriburuen artean, Gasteiz nabarmentzen da (% 94,2), gero Donostia (% 94,0) eta, azkenik, Bilbo (% 93,2).


Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) oinarrizko zentroak aztertuz gero, EAEko administrazio publikoaren establezimendu ia guztiek dituzte ordenagailua eta Interneterako konexioa.


2025. urtean, administrazio publikoko zentroen % 99,6k web-orria dute, propioa edo beren erakundearena. 10 enplegatu edo gehiagoko zentroetan, ehuneko hori % 100era iritsi da.

Enpresen sektorearekin alderatuta, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sarreraren ehunekoak handiagoak dira administrazio publikoen zentroetan. Web-orriari dagokionez, 42 portzentaje-puntuko aldea dago administrazioaren alde (% 57,1 enpresen sektorean).

Ehuneko handi horiek, hala ekipamenduekin nola langileen erabilerarekin lotutakoak, haien langile kopurua edozein dela ere gertatzen dira. Beraz, administrazio publikoan, zentroen tamainak ez dauka ia eraginik.



Lehen sektoreko enpresak

Informazioaren gizarteari buruzko inkesta hiru urtean behin egiten da lehen sektorean. EAEko lehen sektoreko IKT ekipamenduen egoerari buruzko azken datuak 2025ekoak dira.

Datu horien arabera, lehen sektoreko IKTen ekipamendu mailaren bilakaerak goranzko joera du. Halaber, ikus dezakegu enpresa txikiek dutela batez ere ekipamendu-maila baxua, 10 langile edo gehiago dituzten enpresek ekipamendu-maila altua baitute.

Datuek adierazten dute lehen sektoreko enpresetan IKT teknologiaren ezarpen-maila baxua dela, EAEko gainerako enpresekin alderatuta. Hori horrela, sektorea osatzen duten establezimenduen % 95ak baino gehiagok 9 langile edo gutxiago dituzte. Halaber, sektore horretan egiten diren jarduerak espezifikoak dira.


Sektore horretan, enpresek ekipamendu gutxiago dituzte oinarrizko teknologia guztietan gainerako sektore ekonomikoekin alderatuta. Bereziki nabarmentzen da haien % 8,9k bakarrik dutela web-orria.


Lehen sektoreko IKT ekipamenduen maila murritz horiek alde nabarmena sortzen dute gainerako sektore ekonomikoetako enpresen batezbestekoarekin. Distantzia hori txikiagoa da enpresa handiagoetan. Enpresen neurria funtsezko aldagaia da sektore ekonomiko guztietan, baina lehen sektorean are nabariagoa da.

Hala, hamar langile edo gehiago dituzten lehen sektoreko enpresen egoera oso desberdina da; horietan, IKT ekipamendu askoz ere gehiago dago enpresa txikietan baino. Halaber, gainerako sektore ekonomikoetako enpresa handien mailatik hurbilago daude. Lehen sektoreko enpresa handi guztiek dauzkate ordenagailua eta Interneterako sarbidea. Web-orrien ezarpen-maila, berriz, oso eskasa da lehen sektoreko enpresetan, baita handienetan ere; izan ere, 10 langile edo gehiago dituzten enpresen % 34,2k soilik daukate web-orria.


Bestalde, lehen sektorean IKT ekipamenduen ezarpen-maila oso desberdina da nekazaritzako enpresak eta arrantzakoak bananduz gero, azken horiek askoz ere ehuneko handiagoak baitauzkate ekipamenduan. Hala ere, datu horrek ez du eragin handirik sektorearen guztizkoan, nekazaritzako enpresak lehen sektoreko establezimendu guztien % 95 inguru baitira. Horrela, nekazaritzaren sektorean, IKTen ezarpena txikiagoa da. Arrantzaren sektorean, berriz, % 100etik hurbil dago, sektorea handiagoa delako. 

        


Empresak

Nazioartean IKT ekipamenduen datuek zer ekartzen duten jakiteko, kontuan hartu behar dugu Europar Batasuneko gainerako herrialdeen aurrean non gauden kokatuta. EBko herrialdeei dagokienez, 2023. urteko lehen hiruhilekoko datuak izan ditugu eskura. EAErekin hobeto alderatzeko, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak erabiltzen dira. Bestalde, aldi bera eta herrialde horiei buruzko informazioa ematen duten erakundeek erabili dituzten sektore berak kontuan hartu dira.


Hiru baldintza horiek kontuan hartuta, bada, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako batezbestekoaren gainetik dago enpresek IKT ekipamendu nagusiak zein neurritan erabiltzen dituzten aztertuz gero.

Ordenagailuen eta Interneterako sarbidearen kasuan, erabilerak ia-ia erdietsi du gehieneko erabilera, eta neurri horretako establezimenduetako oinarrizko ekipamenduaren parte da jada. Horrenbestez, EBko herrialde gehienetan lortutako erabilera-ehunekoak oso antzekoak dira, ia ez baitago alderik batetik bestera, eta % 100etik oso gertu daude.

Halaber, EAEko enpresa horiek presentzia handia dute sarean, web-orriak baitituzte bertan. EAEko enpresak taulako goren postuetan agertzen dira EB-27ko gainerako herrialdeekin alderatuta. 



Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar