Informazioaren gizartearen panorama 2025
Atalak
Atalak
 

Industria 4.0

Industria 4.0 industria-bilakaeraren etapa berri bat da, eta produkzio-bitartekoak antolatzeko modu eraginkorrago bat sortzea du helburu. Prozesu horren bidez, enpresa bat digitalizatu egiten da eta adimen artifiziala, datu-kopuru handien pilaketa (Big data), algoritmoen erabilera prozesatzeko eta sistema eta gailu digitalen interkonexio masiboa barneratzen ditu.

Industria berri hori neurtzeko, prozesu horrekin lotutako adierazle-sorta bat aztertuko dugu.

Enpresen eraldaketa digitala aztertuz gero, hots, 4.0 Industria deiturikoa, aztertzen diren bederatzi adierazleen artean adierazlerik aipagarriena gizarte-hedabideak enpresa-helburuetarako erabiltzeari buruzkoa da: % 77,9, azken zazpi urteetan % 18,0ko hazkundea izan ondoren.

Jarraian leudeke ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak (Cloud Computing), establezimenduen % 57,9k ordaintzen baitute ostatatze hori, horri esker enpresa baten informaziorako edo zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetuz, edozein lekutan kokatutako edozein gailu mugikor edo finkotatik Interneterako konexio baten bidez. 2019an % 36,3koa zen datua. Hirugarren lekuan zibersegurtasun-jarduerak daude. % 54,1ek erabiltzen dituzte, eta ehunekoa orain dela zazpi urtekoa baino % 26,4 handiagoa da.

Gauzen Internetaren (IoT) erabilera dator gero: % 30,3. Datu hori ere igo egin da 2019an zuen % 17,3tik.

Gainera, % 10etik % 30era bitarteko ehunekoetan daude bezeroentzako aplikazio mugikorrak eta Big Data analisia, biak ala biak % 28,0an, adimen artifiziala % 17,4an, robotika % 11,8an eta 3D inprimaketak % 9,7an.

Establezimenduen guztizkoaren kasuan, hamar langile baino gutxiago dituztenak barne, ehuneko horiek nabarmen txikiagoak dira, bereziki gizarte-hedabideak enpresa-helburuetarako erabiltzeari eta ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak erabiltzeari dagokienez, % 53,8 eta % 32,4an baitaude orain, hurrenez hurren. Bestalde, zibersegurtasun-jarduerak ere % 24,8ra murriztu dira.



Gizarte-hedabideak

EAEko establezimendu guztien % 53,8k erabiltzen dituzte gizarte-hedabideak enpresa-helburuetarako, eta sare sozialetan (% 48,0), enpresa-blogetan (% 17,5) eta multimedia-edukiak partekatzeko web-orrietan (% 29,3) parte hartzen dute.

% 53,8 hori % 77,9ra igotzen da 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduetan, eta sare sozialetako parte-hartzea % 71,0koa da, enpresa-blogetakoa % 34,0koa eta edukiak partekatzeko web-orrietakoa % 52,6koa establezimendu-tamaina horretan.


Ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak (cloud computing)

10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 57,9k erabiltzen dituzte ordainpeko hodeiko zerbitzu informatikoak (cloud computing). Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira: posta elektronikoa (hodeiko zerbitzu informatiko gisa), % 51,0k; fitxategiak biltegiratzea eta ofimatikako programak (testu-prozesadoreak edo kalkulu-orriak) % 46,0k.

Ondoren, % 30etik gorako ehunekoa dutelako aipa daitezke segurtasun-aplikazioak (birusen aurkako programak edo sarerako sarbidearen kontrolekoak), % 43,5; enpresaren datu-baseak ostatatzea, % 39,2; eta enpresaren erreminta informatikoen funtzionamendurako gaitasun informatikoa, % 36,1.


Gauzen Internet

Gauzen Internet egora hauek deskribatzeko erabiltzen da: Internet bidez objektuen interkonexio digitala ezartzea, objektu horiekin datuak jaso eta trukatzea, eta Internet bidez urrutitik monitorizatu edo kontrolatu ahal izatea. Hamar langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 30,3k erabiltzen dute.

Gehien erabiltzen diren gailuen artean daude irrati-frekuentziaren sentsoreak, IP etiketak edo Internet bidez kontrolatutako kamerak, % 24,3ko balioetan. Antzeko posizioan daude energia optimizatzeko gailu adimendunak (% 21,4). Neurri txikiagoan, mugimendu-sentsoreak edo ibilgailuen jarraipena egitekoak (% 13,1) eta gainerako gailuak (% 14,2) daude.


Big Data-ren erabilera

Big Data –makrodatuen analisia– 10 langile edo gehiago dituzten establezimenduen % 28,0k erabiltzen dute. Zerbitzuen sektoreko establezimenduak nabarmentzen dira, industria-establezimenduek (% 17,5) eta eraikuntzakoek (% 23,6) baino gehiago erabiltzen baitute (% 31,3).

Aztertutako datuen artean, eragiketen erregistroetatik datozen datuak (salmenten xehetasunak, ordainketen erregistroak) nabarmentzen dira (% 21,9), eta, ondoren, bezeroei buruzko datuak (erosketei buruzko informazioa, kokapena, lehentasuna, etab.), % 18,3. Jarraian daude web-orrian lortutako datuak (% 13,2), gailu eramangarrietatik edo sektore adimendunetatik datozenak (% 12,3) eta sare sozialetan lortutakoak (% 10,2).



Su feedback.   Ayúdenos a adaptar nuestra web a sus necesidades

¿Cómo valora usted la información de esta página?
Muy útil
Útil
Poco útil
Nada útil
¿Tiene alguna sugerencia que hacer?
Si, tengo
Enviar