Aurkezpena

 

1982an, Euskal AEko lehen estatistika-argitalpen ofiziala eman zen argitara. Urte horretatik gaur arte, Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) argitalpen-lanak garapen nabaria eta etengabea izan du. Horregatik, orain arte argitaratu diren estatistika-argitalpen guztien katalogoen helburua EUSTATek eginiko argitalpen guztien bilketa-lan sistematikoa ematea izan da; eta, aurrerantzean ere, helburu bera izango dute.

2003. urteari dagokion produktu eta zerbitzuen katalogo honek EUSTATen estatistika-produkzioaren ikuspegi zabalago eta erabilgarriago bat eskaini nahi lieke erabiltzaileei. Katalogoa produktu estandarrak eskaintzera zuzenduta dago; baina, horretaz gain, dituzten ezaugarriengatik gure argitalpenetan sartzen ez den eta webarem bidez zabaltzen den datu kopuru handia eta Erakunde honek gizarteari eskain dakizkiokeen zerbitzuak ere sartu dira.

Katalogo hau bederatzi ataletan dago egituratuta, produktu guztiak antolatu eta baterabiltzeko. Produktu bakoitzaren ezaugarri behinenak azaltzen dira: maiztasuna, argitalpen-urtea, salmenta-tarifa, zabalkunde-modua eta edukiari buruzko iruzkin labur bat.

EUSTATek aldez aurretik eskertzen ditu argitalpen- eta zabalkunde-lana bitarteko bizi, baliagarri eta lagungarri bilakatzen lagunduko duten iradokizun eta ekimen guztiak.

 

Vitoria-Gasteiz, 2003ko iraila

 

Josu Iradi Arrieta

Zuzendari nagusia.

 

  1. Aurkezpena
  2. Estatistikako informazio orokorra
  3. Zentsuak
  4. Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
  5. Ekonomia-estatistikak
  6. Nazioarteko Estatistika Mintegia Euskadin
  7. Txosten Teknikoak
  8. Kodeak
  9. Zabalpenerako liburuxkak
  10. Produktu elektronikoak
  11. Tarifak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali