Estatistikako informazio orokorra
Oinarrizko helburua Euskal AEko errealitatearen
arlo bakoitzean (ekonomian, hezkuntzan, gizartean, politikan, kulturan,
eta abarretan) erreferentziako aldian sortu den informazio interesgarriena
maila orokorrean zabaltzea da; eta, aldi berean, beste lurraldeekiko
konparazio-elementuak ere eskaintzea. 17 kapituluz osaturik dago.
Urterokoa 1982tik aurrera.
TARIFA 5
Hilean
behingo lehen boletina 1990eko urtarriletik 1992a arte argitaratu zen.
1993az geroztik, hiru hilean behin argitaratzen da. Argitalpen horren
helburua EUSTATek etengabe kaleratzen duen koiunturazko produkzioa argitalpen
bakarrean zabaltzea da.
Datu hauek biltzen ditu: Biztanleria Jardueraren
Arabera (BJA) sailkatzeko inkesta Biztanleriaren Berezko Mugimendua
(BBM); Industri Produkzioaren Indizea (IPI); Industri Prezioen Indizea
(IPRI); Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Indizea (EKI); Eraikuntzaren
kostuen indizea (EKI); Barne-Merkataritzaren Indizea (BMI); Azalera
Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI); Azalera Handietako Salmenten
Indizea (AHSI); Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI);
Kanpo-Merkataritzaren Estatistika (KME) eta Informazioaren Gizarteari
Buruzko Inkesta-Familiak (IGI-F).
Hiru hileroko maiztasuna 1993tik aurrera.
TARIFA 2
Euskadi zenbakitan
Sintesiko
eragiketa honen bidez, hurbilketa panoramiko bat eskaini nahi da Euskal
AEko errealitate demografiko, ekonomiko eta sozialera, herrialde aurreratuenekin
konparatuz, batez ere Europar Batasunekoekin. Bertan, adierazle-multzo
bat biltzen da, europar ingurunearekiko dugun toki erlatiboa ezagutzen
lagun dezaketenak.
Argitalpenak: Euskara-Gaztelania / Ingelesa-Frantsesa.
Urteak: 1992, 1995 eta 1999tik bi urtean behingoa.
TARIFA 2
Argitalpen
hau zentsuetatik eta/edo erroldetatik sortzen den informazioa ustiatzen
denean egiten da, eta bere helburua udalerri eta eskualde mailako oinarrizko
datu estatistikoak irakurlearen eskueran jartzea da. Begi bistakoa da,
Euskal AE ezagutu nahi bada, norbera bizi den udalerritik bertatik hastea
dela errazena.
Urteak: 1985, 1988 eta 1994.
Argitalpen honen helburua Euskal AEri buruzko gai-sail
zabal bat eskaintzea da, eta mundu zabaleko beste herrialde batzuekin
konparatzea; horrela, gure errealitate demografikoa, ekonomikoa
eta soziala ikuspegi orokor batez ezagutu ahal izateko. Grafikoz
eta argazkiz hornituta dago.
Argitalpen-urtea: 1999tik aurrera urtero eguneratzen da eta Internet zerbitzariaren bidez zabaltzen da.
TARIFA 3
Argitalpen
honen helburua Euskal AEri buruzko gai-sail zabal bat eskaintzea da,
eta mundu zabaleko beste herrialde batzuekin konparatzea; horrela, gure
errealitate demografikoa, ekonomikoa eta soziala ikuspegi orokor batez
ezagutu ahal izateko. Grafikoz eta argazkiz hornituta dago.
Argitalpen-urteak:: 1984, 1987, 1990 eta 1994.
Atlas
honen helburu nagusia gure erkidegoari buruzko oinarrizko datuak irudien
bidez ulertu ahal izatea da, bai eta lurralde horren egitura ezagutzea
eta Euskal AE osatzen duten eremu guztiak bereiztea eta kokatzea ere.
Era berean, gure erkidegoa Estatuko eta Europako beste lurralde batzuekin
erkatu eta alderatu nahi izan dugu, erronkaz betetako kokagune geoestrategikoa
baitugu eremu horretan.
Bilduma osoa. Bi liburuz osatuta dago: bata, mapei dagokiena;
eta, bestea, estatistika-taulei dagokiena. Lau koloretan argitaratua
eta DIN A3 neurrikoa.
Argitalpen-urtea: 1996
TARIFA 6
Eskolarako argitalpena. Hona hemen horren osagaiak:
koloretako atlasa, zuri-beltzeko bi karpeta, mapen karpeta eta taulen
karpeta, eta pedagogi fitxen eskuliburua. Hezkuntza-jarduerak pedagogi
fitxen bidez egiteko osatu da liburu hori. Karpeten bidez mapak
fotokopiatu daitezke, ondoren ikasleen artean banatzeko.
Argitalpen-urtea: 1997
TARIFA 6
Atlas Elektronikoa. CD ROM batek eta bost disketek
osatzen dute, demografia-modulu txikiarekin.
TARIFA 4
Lehen aldiz, mugaz gaindiko lankidetzaren esparruan,
Pirinioetako alde bietako estatistikari batzuek mendiguneari buruzko
atlas estatistikoa egin dute. Ez-osoa izan arren, lehenengo azterlan
honek Pirinioei buruzko ikuspegi bat ematen du: 49.850 km2, 1.101.000
biztanle, 617.000 etxebizitza (horien artean, 167.000 bigarren bizilekuak
dira), 45.000 lanpostu nekazaritzan, 108.000 lanpostu industrian,
40.000 lanpostu eraikuntzan, 205.000 lanpostu hirugarren sektorean,
nekazaritzakoez aparte, 92.000 establezimendu eta 5,8 milioi turista
baino gehiago dira, besteak beste, argitalpen honetan ematen diren
datuak.
Argitalpen-urtea: 2002
TARIFA: 15 €
Euskal Estatistika Kontseiluaren barne-funtzionamenduko
erregelamenduak xedatzen duenez, erakunde horrek bere jarduera jasoko
duen txostena onetsi beharko du urtero. Kontseiluaren aginduzko
zereginak eta bertan ordezkariak dituzten erakundeen eta titularren
zerrenda ematen dira bertan, bai eta ekitaldi bakoitzean egindako,
eginbidean dauden edo epe laburrera hasteko eragiketen zerrenda
ere.
Urterokoa 1987tik aurrera
DOHAINIK
- Aurkezpena
- Estatistikako informazio orokorra
- Zentsuak
- Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
- Ekonomia-estatistikak
- Nazioarteko Estatistika Mintegia Euskadin
- Txosten Teknikoak
- Kodeak
- Zabalpenerako liburuxkak
- Produktu elektronikoak
- Tarifak