HomeZerbitzuakProduktuen katalogoaZabalpenerako liburuxkak

Zabalpenerako liburuxkak

Euskadi 92

Hona hemen helburua: Euskal AEko biztanleriaren, ekonomiaren eta gizartearen egoerari buruzko hurbilketa panoramikoa eskaintzea; datu horiek herrialderik aurreratuenekin, eta, batez ere, Europar Batasunekoekin alderatuz. Bertan, irakurleari Europaren aldean zein toki dugun hobeto ezagutzen lagunduko dioten adierazle batzuk biltzen dira.

Argitalpena: Euskara/Gaztelania eta Frantsesa/Ingelesa.

DOHAINIK

 

Euskadi 96

Argitalpena: Euskara/Gaztelania eta Frantsesa/Ingelesa.

DOHAINIK

 

HEDAPEN. Zabalkunde estatistikorako datu-basea (Erabiltzaileentzako eskuliburua)

1994an, EUSTATek estatistika-datuei zabalkundea emateko sistema jarri zuen martxan; HEDAPEN da, hain zuzen, sistema horren izena. Sistema horren helburua estatistika-datuen erabiltzaileei zerbitzu hobea ematea da. Alde batetik, informazio hori eskuratzeko modu erraza eskaintzen zuen, estatistika-datuak gordetzeko eta erabiltzeko software komun baten bidez. Eta, bestetik, informazioa euskarri magnetikoan zabaltzeko aukera ematen zuen -ordura arte paperean baino ez ziren zabaltzen datuak-. Hori dela eta, EUSTATek Suediako Estatistika Erakundearen PC-AXIS estatistiken zabalkundeko softwarea aukeratu zuen HEDAPENen euskarri informatikoa izateko. PC-AXIS-en egungo bertsioa aurrerapauso handia da, eta datuak pantailaratzeko eta erabiltzeko aukera handiak ematen ditu.

Argitalpen-urtea: 1994 eta 1997

DOHAINIK

 

Bat egin gurekin

EUSTAT zer den azaltzen da: Euskal Estatistika Antolakundeko giltzarri gisa duen zeregina, edozein interes politiko edo ekonomikorekiko duen beregaintasuna, estatistikaren kultura eta kontsumoa handitzeko lehentasunarekin.

Argitalpen-urtea: 1998 eta 2003

DOHAINIK

 

Webgunearen gida

Webgune honen bidez, EUSTAT buru-belarri sartzen da estatistika-informazioa zabaltzeko teknologia berrien erabileran, dela berak zuzenean produzitzen duena zabaltzeko, dela gure autonomia-erkidegoko, estatuko eta mundu zabaleko beste erakunde batzuek produzitzen dutena zabaltzeko.

Argitalpen-urtea: 1998

DOHAINIK

 

Zentsu-Produktuak 1996

1996ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Inkestatik ateratako zentsu-produktu guztien aurkezpena biltzen du:

  • ERAIKIN'96. Eraikinen datu-basea
  • Auzotik Erkidegora. 1986, 1991 eta 1996ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta Erroldak
  • 1996ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren liburu elektronikoak (Excel)
  • Euskal AEko zentsu-sekzioen tipologiari buruzko analisia 1996
  • II. Soziolinguistikazko Mapa
  • Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistika 1996. Emaitza nagusiak.

Argitalpen-urtea: 1999

DOHAINIK

 

Euskera-Euskara 1981-1991

1981az geroztik euskarari buruz bildutako informazioak, alde batetik, serie estatistikoak osatzeko aukera ematen du; eta, bestetik, 1981-1991 hamarkadan zehar hizkuntza-gaitasunaren bilakaera aztertzeko. Azterketa diakroniko hori nahi besteko zehaztasun geografikoz egin daiteke, gainera. Udalerrien araberako konparazio-lana ere egin da, udalerria baita, hain zuzen, hizkuntza-normalkuntza orokorrari begira jarduerarako unitaterik txikiena.

Argitalpen-urtea: 1994

DOHAINIK

Euskal AEko merkataritza

Lehenik eta behin, sektore osoari eta azpisektore bakoitzari buruzko adierazle ekonomiko batzuk eskaintzen ditugu; ondoren, enpresen lagin adierazgarria egiteko, hainbat arlori buruzko datu kualitatiboak: antolaketa-erak, ekipamendu-maila, enpresarien prestakuntza, erabilitako salmenta-teknikak, eta euskal merkataritza-sektorea zertan den zehazteko eta osatzeko beste datu batzuk.

Argitalpen-urtea: 1996

DOHAINIK

Euskal AEko merkataritza-sektorea

Liburuxka honek eragiketa hauen emaitza nagusiei buruzko analisi laburra biltzen du: Barne Merkataritzaren Inkesta, Barne Merkataritzaren Indizea eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda.

Argitalpen-urtea: 1998

DOHAINIK

Txikizkako merkataritza 2000

Txikizkako merkataritzak Euskal AEn duen garrantzia azaltzen da. Sektore horrek 62.000 laguni ematen die lana, eta Euskal AEko guztizko aberastasunaren % 5 sortzen du.

Argitalpen-urtea: 2000

DOHAINIK

Lanbide- eta enpresa-zerbitzuak Euskal AEn

Txosten honetan, gai horri buruzko grafiko eta taula batzuk bildu ditugu, sektore osoari eta azpisektore bakoitzari buruzko adierazle ekonomiko batzuk eskaintzeko asmoz.

Argitalpen-urtea: 1997 eta 1999

DOHAINIK

Automobilgintza-zerbitzuak

Automobilen Salmenta eta Konponketari buruzko Inkestaren emaitza nagusiei buruzko analisia biltzen du. Inkesta hori Barne Merkataritzaren Inkestaren eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendaren barruan dago, eta JESNko 50. atalari dagokio. Motorraren munduaren inguruan dabiltzan zerbitzu-sektoreen bilakaerari buruzko laburbilduma eskaintzen da, haien egiturazko eta lurraldezko ezaugarriak, eta erabilgarri dauden azken datuak.

Argitalpen-urtea: 1996 eta 1999

DOHAINIK

Kanpo-merkataritza

Argitalpen honetan, Euskal AEko kanpo-merkataritzari buruzko estatistikaren emaitza nagusiak biltzen dira. Mundu mailako ekonomia globalizazio-bide batean murgilduta dago, eta gure erkidegoko ekonomia ere protagonista da bide horretan. Argitalpen honetan eskaintzen dugun informazioak atzerriarekiko merkataritza-harremanen mundu horretara hurbildu nahi gaitu.

Argitalpen-urtea: 1996 eta 1999

DOHAINIK

Euskal AEko jarduera ekonomikoen gidazerrenda

Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendan oinarrituz lortutako emaitza nagusiak biltzen ditu, bertan biltzen diren aldagaien arabera: lurralde-eremua, jarduera-sektorea, enplegu-tamaina eta titularren lege-nortasuna.

Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998

DOHAINIK

Euskal AEko eraikuntza-sektorea

Eraikuntza-sektoreak lortutako emaitza nagusien azterketa laburra biltzen du. Azterketa hori Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Inkestan eta Eraikuntzaren Kostuen Indizean oinarritzen da, bai eta beste erakunde batzuek egindako adierazleetan ere.

Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998

DOHAINIK

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA)

Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko Inkestaren emaitza nagusiak biltzen ditu, bai eta lan-merkatuari buruzko ikuspegi labur bat ere. Era berean, gure erkidegoaren egoera Europar Batasunarekin eta Estatuarekin erkatzen da.

Urterokoa 1997tik

DOHAINIK

Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestaren emaitza nagusiak biltzen ditu, Euskal AEko hotel, ostatu, arrotz-etxe eta nekazalturismoko establezimenduen informazioaren arabera.

Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998. Honez gain, datuak hilero eskuragarri daude Estatistika Boletinean eta Datu-Bankuan

DOHAINIK

Kanpo-migrazioak

Erkidegoz kanpoko migrazioei buruzko informazioa eskaintzen du, hau da, Euskal AEko udalerrien eta Estatuko beste autonomia-erkidegoen artean gertatzen diren migrazioak, atzerria barne dela.

Argitalpen-urtea: 1996

DOHAINIK

Biztanleria landunak nola erabiltzen duen denbora

Denboraren Aurrekontuen Inkestak eskaintzen dituen datuen bidez, zenbatu dezakegu zenbateko denbora eskaintzen dion egunean gure biztanleriak eta bere giza talde bakoitzak egiten duen jarduera bakoitzari.

Argitalpen-urtea: 1997

DOHAINIK

Biztanleriaren eta etxebizitzen estatistika 1996. Euskara I

Zentsu-eragiketa honek biztanleriaren egiturari buruzko informazio eskerga biltzen du, kasu honetan euskarari buruzkoa.

Euskal AEko biztanleen erdiek baino gehiagok aitortzen dute euskara zer edo zer badakitela. Talde horren % 60k, guztizko biztanleriaren % 30ek, euskalduntzat jotzen du bere burua.

Argitalpen-urtea: 1996

AGORTUA

Euroeskualdea zenbakitan

"Akitania-Euskadi-Nafarroa" euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeetako estatistika-erakundeak hiru hizkuntzako liburuxka hau egiteko bildu dira, zeinak lurralde bakoitzari buruzko oinarrizko adierazle sozio-ekonomikoak modu praktikoan jasotzen baititu. Argitalpen honek aukera emango du ezagutzeko eskualde horiek zertan diren berdinak eta zertan desberdinak, eta horietako bakoitzak nolako lekua duen Europar Batasun osoan.

Argitalpena: Euskara/Gaztelania/Frantsesa.

Argitalpen-urtea: 1997 eta 2000

DOHAINIK

Industria Akitania-Euskal AE-Nafarroa multzoan

Euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez idatzitako dokumentu luzeago baten laburpena da. Dokumentu hori erabiltzaileen eta eremu ekonomiko horretako industriaren azterketan sakondu nahi dutenen eskueran dago.

Argitalpen-urtea: 1997

DOHAINIK

 

  1. Introduction
  2. Información general
  3. Censos
  4. Estadísticas demográficas y sociales
  5. Estadísticas económicas
  6. Seminario Internacional de Estadística en Euskadi
  7. Cuadernos Técnicos
  8. Códigos
  9. Folletos divulgativos
  10. Productos electrónicos
  11. Tarifas

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali