Txosten Teknikoak

Nazioarteko estatistika ofizialaren bilera. Aktak

Argitalpen honen bidez, Bilbon 1989ko irailaren 7, 8, 9 eta 10ean egin zen Estatistika Ofizialaren Nazioarteko Bileran aurkeztutako ponentzia guztiak jasotzen ditu EUSTATek. Nazioarteko bilera hori Parisen ISIk (Nazioarteko Estatistika-Erakundeak) 1989an egin zuen 47. Bilkuraren Kongresu satelite bat da, haren sekzioetako baten, IAOSen (hau da, Estatistika Ofizialaren Nazioarteko Elkartearen) babesean.

Argitalpena: Euskara/Gaztelania etaFrantsesa/Ingelesa

Argitalpen-urtea: 1989

AGORTUA

 

Mendekotasun eta elkarrekiko mendekotasun estrukturala aztertzeko metodoak eskualdeetako input-output tauletan oinarriturik: Euskal AEren egituraketa produktiboa

Lan honen helburua produkzio-egituraren ikerketako teknikak aztertzea da, erregio mailako input-output tauletan oinarrituz. Produkzio-egituraren eta sektoreen arteko erlazioen mendekotasuna eta elkarmendekotasuna da seguruenik aplikaziorik erabiliena eta zabalduena erregio mailako input-output analisiaren barnean.

Argitalpen-urtea: 1986

TARIFA 2

 

Input-output taulen elaborazioko ikuspegi metodologikoak

Argitalpen honen bidez serie bati ekiten zaio, hau da, gure produkzioan erabilitako metodologien azterketari eta deskribapenari, 1985eko Euskal AEko Input-Output taulen elaborazioan gertatu den bezala.

Argitalpena: Gaztelania

Argitalpen-urtea: 1987

TARIFA 2

 

Kontabilitate nazionaleko sistema bat ekonomia erregional baterako: Euskadiko esperientzia

Txosten honen asmoa da kontabilitate nazionaleko sistema delakoa ekonomia erregional batera egokituta aurkeztea; aurkezpen hori estatu-esparru baten barruan egon da, horixe baita Euskal AEren kasua. Sistema horrek ekonomia erregional hori neurtzea ahalbidetuko du, bi ikuspegi uztartuz: batek ekonomiaren egitura sakon aztertzea ahalbidetuko du; besteak, berriz, ekonomia horren jarraipena ahalik eta denbora-desfase txikienaz egitea ahalbidetuko du.

Egileak: Javier Aramburu eta Cristina Prado (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1996

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

PDF

 

Euskal AEri dagozkion zenbaki indizeen kalkulu integratua lurralde historikoetatik abiatuz

Txosten honen helburua da taldekatze-izaerako zenbaki indizeekin erlazionaturiko eragiketetarako kalkulu-formula bat eskaintzea, indize horiek lurralde mailako eta sektore mailako ikuspegiak biltzen baitituzte. Hori dela eta, bi ikuspegi horietako bakoitzari buruzko emaitza taldekatuak bat etorriko dira, eta ez dituzte eragingo beste kalkulu-era batzuek bezalako zehaztasun-ezak.

Egilea: Cristina Prado (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1997

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

PDF

 

Muturreko balioen analisia Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Inkestaren balidazio- kontroletarako

Azterlan honen helburua da Eraikuntzaren Koiunturari buruzko Inkestan (EKI) erabilitako balidazio-kontroletarako balioko duten ratioen muturreko balioak zehaztea; izan ere, orain arte erabili direnak desfasatuta geratu baitira, eta ez dute balio egotzi zaien funtziorako, hala nola akatsak antzemateko iragazki-lana egiteko eta, batez ere, galdesortaren koherentzia ekonomikoa neurtzeko.

Egilea: Cristina Prado (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1997

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

Formato PDF

 

Barne Merkataritzaren Indizea. Barne Merkataritzaren Indizea kalkulatzea

Barne Merkataritzaren Indizea honako xede honekin osatzen da: Euskal AEko handizkako zein txikizkako merkataritza-sektorearen koiunturaren bilakaerari buruzko adierazle zuzeneko bat lortzeko. Xede horretarako, bi indize-mota kalkulatuko dira: salmenten indize bat eta landun-kopuruaren indize bat. Indizearen aldizkakotasuna hiru hilean behingoa da bi kasuetan, eta emaitzak Eustatek bere Merkataritzaren Kontuetan erabiltzen dituen merkataritzaren sektore-sailkapenei jarraituz aurkeztuko dira. Sailkapen horiek 1993ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalera egokitzen dira.

Egilea: José María Domínguez (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1997

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

Formato PDF

 

Aldagai ekonomikoen deflazio metodoa: Kontu Ekonomikoak eta Input-Output Taulak

Artikulu honen xedea da Eustatek erabiltzen dituen bi deflazio-metodo aztertzea; lehena Input-Outpt Taulen deflazioan bost urtean behin erabiltzen dena, eta bigarrena, berriz, kopuru finkoetan emandako Kontu Ekonomikoak egiteko urtean behin erabiltzen dena. Horretarako, lehenik eta behin, metodo bakoitzaren deskribapena egiten da, eta haien arteko diferentziak nabarmentzen dira; ondoren, metodoen balioespen bat egiten da, eta amaitzeko, ondorio batzuk ateratzen dira.

Egilea: Cristina Prado (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1998

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

PDF

Objektu sinbolikoen aplikazioak estatistika ofizialean

Lan honen helburua da estatistika ofizialaren datu-analisiari hasiera ematea. Horretarako, analisi berri hori Eustaten inkesta batzuen azterketari aplikatu zaio, datu-analisi klasikoen aldean dituen abantailak ezagutzeko.Objektu sinbolikoa da datu konplexuak irudikatzeko modu bat, datu-fitxategi handiak aztertzean sortzen dena. E. Diday-k proposatutako objektu sinbolikoen erabilgarritasunak SODAS proiektu europarraren esparruan lortu du garapen handiena.

Egilea: Patricia Calvo (Eustat)

Argitalpen-urtea. 2000

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

PDF

 

Estatistika-datuen babes eta segurtasunerako teknikak

Txosten honen helburu nagusiak zera bilatzen du: estatistika-datu garrantzitsuenen segurtasun- eta babes-teknikak sailkatzea eta deskribatzea, estatistika-agentzia eta -erakundeek eskuarki aplikatzen dituztenak.

Egilea: Marta Mas (Eustat)

Argitalpen-urtea. 2000

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

Formato PDF

 

Informazio gehigarria duten laginen doiketa

Laginen doitze- eta berreste-faseak honako helburu hau du: laginetik populaziora igarotzea, horretarako erabilgarri dagoen informazio guztia erabiliz, eta inkesta edo iturri guztien arteko emaitzak bateragarri eginez. Txosten honetan, laginen doitze estatistikorako erabili den metodologia deskribatzen da, erabilgarri dagoen informazio-kopuruaren arabera.

Egileak: E. Bueno, A. Zárraga eta A. Iztueta (Eustat)

Argitalpen-urtea. 1999

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

PDF

 

Euskal AEri buruzko etxeko produkzioaren kontu satelitea

Etxeko kontu satelitearen helburua zera da: ekindako produkzio-jarduerei buruzko irudi orokorra eskaintzea, eta jarduera horiek ekartzen duten balio ekonomikoaren zenbatespena zehaztea.

Egilea: Cristina Prado(Eustat)

Argitalpen-urtea. 2000

Erabilgarri PDF formatuan Eustaten webgunean

Formato PDF

 

 

  1. Aurkezpena
  2. Estatistikako informazio orokorra
  3. Zentsuak
  4. Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
  5. Ekonomia-estatistikak
  6. Nazioarteko Estatistika Mintegia Euskadin
  7. Txosten Teknikoak
  8. Kodeak
  9. Zabalpenerako liburuxkak
  10. Produktu elektronikoak
  11. Tarifak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali