Kodeak

Termino estatistikoen hiztegia

Termino estatistiko asko biltzen ditu, neurri batean, EUSTATek bere argitalpenetan jadanik erabiliak. Lan horren erantzukizuna UZEIk (Unibertsitate-Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxeak) hartu du bere gain. UZEI gure hizkuntzaren normalizazioan espezializatutako kabinete profesionala dugu, gai desberdinetako hainbat hiztegi egin dituena.

Aipatutako termino estatistiko horiek oso eremu desberdinak ukitzen dituzte, hala nola, biztanleria, industria, nekazaritza, hezkuntza, merkataritza, etab.

Argitalpena : Euskara/Gaztelania y Frantsesa/Ingelesa.

Argitalpen-urtea: 1985

TARIFA 2

 

Kodeen normalizazioa

Hona hemen helburuak: lehenik, gehien erabiltzen diren sailkapen ofizialak eta horiei dagozkien kodeak erabiltzailearen eskueran ipintzea, horrela lan estatistikoen alderagarritasuna errazteko. Arlo hauetako kodeak biltzen ditu: herrialdeak, probintziak, lurralde historikoetako udalerriak, zonak (habitatak), ahaidetasunak, ikasketak, enpresak, enpresen jarduera ekonomikoak eta lanbide nagusia.

Eta, bigarren, sailkapen horietako kontzeptuen euskarazko izendapena proposatzea, horrela gure hizkuntza erabil ahal izan dadin galdesorta elebidunei erantzuterakoan.

Argitalpen-urtea: 1982

TARIFA 2

 

Errolda kudeatzeko eskuliburua

Euskal AEren eremuan udal-erroldei buruzko argibideak jasotzeko lanak erraztu eta kidetzeko eta errolda horiek tratatu eta kudeatzeko prestatu du EUSTATek azalpenetarako eskuliburu hau. Errolda-orrien edukiari eta errolda-berritzearen ondorengo kudeaketari egokitu zaio eskuliburua.

Argitalpen-urtea: 1991

TARIFA 2

 

Euskal AEko kale-izendegia

Oinarrizko bi helburu betetzen ditu argitalpen honek: alde batetik, erakunde honek eta/edo beste edozein entek edo organismok egin ditzan operazio estatistikoetan ezaugarri geografikoak kodetzeko lanak errazteko lan-materiala izatea; eta, bestetik, oinarrizko euskarri bat sortzea, kode horiek Euskal AEren eremuan erabili ahal izateko eta homogeneotasuna lortzera iristeko asmoz.

1996aren aurreko bertsioetan, erdarazko tituluan, "Nomenclator de la C.A. de Euskadi" izena eman zaio.

Urterokoa 1991tik 1998ra arte. 1999tik aurrera CD-ROMean eta web-gunean aurkeztu da

TARIFA 5

 

Izendegiak eta kodeak

Euskal AEren eremuan erabiltzen diren sailkapenak, izendegiak eta kodeak homogeneotzeko lanetan aurrerapauso bat emateko asmoz osatu du EUSTATek argitalpen hau. Lan honen bidez, gainera, estatistikaren normalizazioari dagozkion honako helburu hauek ere bete nahi dira:

  • Gehien erabiltzen diren sailkapen ofizialak eta horiei dagozkien kodeak erabiltzaileen eskueran jartzea.
  • Oinarrizko euskarria eskaintzea, Euskal AEko eremuan kode horien erabilera homogeneotzea lortzeko: horrela, erakunde horren eta beste erakunde batzuen arteko estatistikak (bereziki, Europako Batasunarenak) alderatu ahal izango baitira.

Argitalpen-urtea: 1995

TARIFA 5

 

  1. Introduction
  2. Información general
  3. Censos
  4. Estadísticas demográficas y sociales
  5. Estadísticas económicas
  6. Seminario Internacional de Estadística en Euskadi
  7. Cuadernos Técnicos
  8. Códigos
  9. Folletos divulgativos
  10. Productos electrónicos
  11. Tarifas

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali