Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
Biztanleriaren
eboluzioa. 1900-1981
Euskal AEko udalerrietako
biztanleriak 1900-1981 aldian nolako bilakaera izan duen adierazten
du.
Era berean, 1900az
geroztik desagertu diren udalen zerrenda ere jasotzen da, bai eta desagertutako
udalerriko izatezko biztanle-kopurua eta udalerria zergatik desagertu
den ere.
Argitalpen-urtea:
1982
TARIFA
1
Udal-biztanleriaren eguneratzea
Errolda arteko
aldian Euskal AEko udalerrietako zuzenbidezko biztanleriari buruzko
urtean behingo datu eguneratuak biltzen ditu.
Honako datu hauek
eskaintzen ditu: biztanle-kopuruak (barruti eta sekzio mailan banatuak),
biztanleriaren egitura (sexuaren eta adinaren arabera lurralde-mailan),
biztanleriaren bilakaera (zentsu arteko hazkunde-tasak adieraziz) eta
biztanleriaren aldakuntzaren osagaien xehekapena.
Urterokoa 1991tik. 1996tik aurrera datu-bankuan bakarrik
dago erabilgarri.
TARIFA
3
Biztanleriak etorkizunean
nolako tamaina izango duen eta lurraldearen, sexuaren eta adinaren arabera
nola banatuko den aurreikustea, zalantzarik gabe, plangintza-lanak egiteko
oinarrizkoa da jarduera-eremu askotan, dela arlo publikoan dela arlo
pribatuan; izan ere, biztanle-kopurua funtsezko aldagaia baita baliabideak
nola banatu behar diren erabakitzerako garaian.
- Biztanleri proiekzioak. 2000
Argitalpen-urtea:
1995
TARIFA
3
- Biztanleri proiekzioak. 2010
Argitalpen-urtea: 2000
TARIFA
3
Eragiketa honek beste pauso bat ematen du EUSTATek
biztanleriaren proiekzioei buruz aldian behin egin izan dituen lanetan.
Orain arte, biztanleriaren proiekzioak epe labur eta ertainera mugatu
dira, eta denbora-horizontea gehienez hamabost urtekoa izan da.
Gaur aurkezten diren biztanleria-perspektibek berrogeita hamar urte
arte luzatzen dute muga hori, eta aurreratzen digute zenbatekoa
eta nolakoa izango bide den inauguratu berri dugun mende-erdiko
biztanleria, bai eta nolakoak izango diren data horretara iritsi
arte korritu beharko diren ibilbide demografikoak. Nabaria da denbora-horizontea
urruntzeak modu nabarmenean gehitzen duela biztanleriaren hazkundean
tarteko diren fenomeno demografikoen bilakaerari buruzko ziurtasun-eza.
Hori dela eta, zazpi biztanleria-eszena alternatibo eskaintzen dira;
horietako bakoitza fenomeno horien inguruan -hau da, ugalkortasun,
hilkortasun eta migrazioaren inguruan- egingarri kontsideratu diren
hipotesi demografiko guztiak konbinatzearen emaitza da. Ildo horretan,
zazpi eszenak berdin egingarriak kontsideratzen dira, zeren, eszenak
eraikitzeko erabili diren suposizio demografikoak erabiliz, biztanleriaren
bilakaera-alternatiba koherentea eskaintzen baitute.
Argitalpen-urtea:
2002
TARIFA 3
Biztanleriaren
berezko mugimendua
Jaiotza, ezkontza
edo heriotza bat gertatzen denean, hiritarrak jazoera hori gertatu den
udalerriko erregistro zibilean inskribatzeko obligazioa du. Informazio
hori guztia da, bada, argitalpen honetan jasotzen dena.
Urterokoa 1986tik 1995 arte.
TARIFA.3
Argitalpen-urtea: 1988.
TARIFA.3
Argitalpen-urtea:: 1989
TARIFA.3
Argitalpen-urtea:: 1989
TARIFA.3
Argitalpen-urtea: 1992
TARIFA.3
Argitalpen-urtea:: 1997
TARIFA.3
Jaiotzen estatistika
Argitalpen honekin, Euskal AEko jaiotzei
buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren
argitalpenak amaitzen dira.
Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera
datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.
TARIFA.3
Ezkontzen estatistika
Argitalpen honekin, Euskal AEko ezkontzei
buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren
argitalpenak amaitzen dira.
Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera
datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.
TARIFA.3
Heriotzen estatistika
Argitalpen honekin, Euskal AEko heriotzei
buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren
argitalpenak amaitzen dira.
Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera
datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.
TARIFA.3
Migrazio-mugimenduen
estatistika
Euskal AEko udalerrietatiko
eta udalerrietarako egoitza-aldaketei buruzko datu oso xehekatuak eta
zehatzak ematen ditu, bai eta udalerri barneko egoitza-aldaketei buruzkoak
ere.
Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera
datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.
TARIFA.3
Argitalpen honen
bidez, bi helburu lortu nahi ditugu: alde batetik, 1970eko Biztanleriaren
eta Etxebizitzen Zentsuko eta 1975eko Biztanleen Udal-Erroldako datu
argitaragabeak kaleratzea; eta, bestetik, ondorengo zentsu-operazioetako
emaitza gehigarriekin serie homogeneoak eraikitzea.
Argitalpen-urtea: 1990
TARIFA.3
Argitalpen honek
hainbat estatistika-iturritatik hartutako datuak laburbiltzen ditu;
besteak beste, biztanleriaren berezko mugimendua, biztanleria-zentsuak,
biztanleen udal-erroldak eta migrazio-mugimenduen estatistika.
Argitalpen-urtea: 1991
TARIFA.3
Argitalpen-urtea: 1994
TARIFA.3
Argitalpen-urtea: 1997
TARIFA.3
Argitalpen-urtea: 1999
TARIFA.3
D emografiako
eta balidazioko inkesta. 1986
Inkesta honen bidez, honako hau lortu nahi
da: alde batetik, erroldako galdesortari emandako erantzunen kalitatea
ebaluatzea eta balidatzea; eta, bestetik, Euskal AEko biztanleriaren ezaugarri
sozio-demografikoei buruzko informazioa lortzea.
3 liburuz osatua.
Argitalpen-urtea: 1989
TARIFA.5
- 1. lib.: Biztanleriaren ezaugarriak
TARIFA.3
- 2. lib.: Ezkonkortasuna eta ugalkortasuna
TARIFA.3
- 3. lib.: Erroldaren balidazioa
TARIFA.3
D emografiako
eta balidazioko inkesta . 1991
2 liburuz osatua
Argitalpen urtea.: 1993
TARIFA.4
- 1. lib.: Familia, ezkonkortasuna, ugalkortasuna.
TARIFA.5
- 2. lib.: Zentsuko balidazioa
TARIFA.5
Demografi inkesta
Inkesta honen bidez, batez ere ezkontza-tasari
eta ugalkortasun-tasari dagokion informazio demografikoa lortzen
da. Argitalpen honetan, tasa eta indize demografiko esanguratsuenez
gain, familien bilakaeraren inguruko informazioa ere sartu da, ezkontza
bidezko eraketek eta seme-alabek gurasoekin bizitzeari uzten dioteneko
aldaketek sortutako bilakaeraren ingurukoa.
- 1997 eta 2002 (bost urterokoa)
Argitalpen-urteak: 2000 eta 2003
TARIFA.3
Biztanleriaren inkesta jardueraren
arabera (BJA)
Lan honen helburua da errealitate sozioekonomiko
konplexu batean gizarteak giza baliabideak nola erabiltzen dituen ahalik
eta xehetasunik handienaz aztertzea, ondasunen eta zerbitzuen produkzio-jardueretan
zenbateko okupazioa dagoen mailakatuz, eta etekinik gabeak izateagatik
ohiki marjinatutako jardueretan daudenak ere sartuz (etxeko lanetan
enplegatzen direnak, ikasketak egiten ari direnak edo soldaduskan daudenak).
1986ko urritik 1989ko abendura arte
AGORTUA
1987ko lehen hiruhilekotik 1992ko laugarren hiruhilekora
arte. Data horretatik aurrera, BJAren datuak Estatistika Boletinean
eta datu-bankuan sartzen dira.
TARIFA.2
Argitalpen-urtea: 1991
TARIFA.3
Irakaskuntzaren
estatistika
Liburu honetako
datuak ikasturte horretan indarrean zeuden hezkuntza-mailen eta irakaskuntzen
arabera antolatuta aurkezten dira. Lurraldeen ikuspegitik begiratuta,
berriz, autonomia-erkidego osorako, lurralde historikoka, eskualdeka
eta udalerrika.
1982/83 ikasturtetik urterokoa.
1997/98tik aurrera datu-bankuan bakarrik aurkitzen
da.
TARIFA.3
Irakaskuntzaren
estatistika . 1982/83, 1987/88 serieak
Lan honetan, Euskal AEko hezkuntza-sistemako
aldagai nagusietako batzuek 1982/83 eta 1987/88ko urteen artean nolako
bilakaera izan zuten azaltzen da.
Argitalpen-urtea: 1989
TARIFA.3
Unibertsitate
irakaskuntza eta euskara. 1992/1993
Helburu nagusia euskarak Euskal Herriko
Unibertsitatean nolako ezarpena duen erakustea da.
Argitalpen-urtea: 1994
TARIFA 3
Ikastetxeen jarduera ekonomikoari buruzko
informazioa eskaintzen du, erregistratutako gastuen sailkapen ekonomiko-funtzional
bati eta gastu horien jatorriaren araberako finantzaketari jarraituz.
Bi urterokoa. 1988tik argitaratzen da. 1997tik
aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.
TARIFA.3
Argitalpen hau, irakaskuntza pribatuari
dagokionarekin batera, Euskal AEko irakaskuntza arautuko sistemaren
makromagnitude ekonomiko nagusiei buruzko azterketa osatzera dator.
Bi urterokoa. 1989tik argitaratzen da. 1997tik aurrera
bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.
TARIFA.3
Ospitale-estatistika
Osasun-munduko pertsonalari, arlo mediko-asistentzialari
eta arlo ekonomikoari buruzko informazioa eskaintzen du, berorietan
burutzen diren jarduerei buruzko irudi xehekatu bat islatuz. Emaitzak
lurralde historiko bakoitzaren arabera aurkezten dira, eta, gainera,
Euskadiko osasun-maparen lurraldeen araberako sailkapenaren arabera.
Urterokoa 1984tik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik
datu-bankuan aurkitzen da.
TARIFA.3
Ospitale-estatistika.
1984-1992 serieak
Euskal AEko ospitale-sistemaren
aldagai nagusietako batzuek 1984-1992 urteen artean nolako bilakaera
izan duten erakusten du.
Argitalpen-urtea: 1994
TARIFA.3
Ospitale-alten
estatistika
Osakidetzaren sareko akutuen 12 ospitaleetako
datuen informazioa. Estatistika hau egiteko, iturburu gisa 160.575 banakako
erregistro erabili ditugu. Horietako erregistro bakoitzak 30 aldagai
dauzka, eta hainbat datu zehazten ditu, hala nola: ezaugarriak, diagnostikoak,
prozedurak eta sarreraren eta altaren gorabeherak.
Urterokoa 1994tik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik
datu-bankuan aurkitzen da.
TARIFA.3
Ospitaleez
kanpoko estatistika publikoa
Zentsuko informazioa eskaintzen du, ospitaleez
kanpoko osasun-zentro publikoetako pertsonalari, ekipamenduari, jarduera
asistentzial eta ekonomikoari eta adierazleei buruzkoa.
Urterokoa 1985etik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik
datu-bankuan aurkitzen da.
TARIFA.3
Asistentzia mediko-farmazeutikoko
aseguru libreko entitateen estatistika
Sektore horretako diru-zorro datuak, estaldura-motak,
langileak, asistentzi jarduera eta ekonomi jarduera eskaintzen ditu.
Urteak: 1995 eta 1996. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan
aurkitzen da.
TARIFA.3
Gizarte zerbitzuen
estatistika
Helburu nagusia, erakunde, enpresa eta
instituzioek gizarte-babesaren arloan egin duten ahalegina neurtzea
ahalbideratuko duten datuak ezagutaraztea da.
Argitalpen-urtea: 1993tik urterokoa. 2001etik aurrera
datu-bankuan bakarrik aurkitzen da
TARIFA
3
Gizarte Babesaren
Kontua Euskal AE
Gizarte Babesaren Kontuak aukera ematen
du ezagutzeko Euskal AEko herritarrek zenbateko prestazioak jasotzen
dituzten dirutan eta aletan, gizarte-babesa osatzen duten funtzio guztietan.
Gizarte-babesaren sare korapilotsua finantzatzea ahalbidetzen duten
funtsak ere zehazten dira.
Urteak: 1995, 1997 eta 1999
TARIFA 3
Osasunaren Kontuak Euskal AE
Osasunaren kontuaren bidez hiru arlotako kontuak
lor daitezke: osasun-laguntza funtzioka, osasun-zerbitzuen hornitzaileak eta
finantzaketa-iturriak. Orobat, hemengo egoera eta nazioartekoa alderatzeko atal bat
ere badago. Horri esker, erabiltzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloa beste
herrialdeetako osasun-arloarekin aldera dezake.
Argitalpen-urteak: 1997 eta 1999
TARIFA 3
Estatistika honen helburu nagusia Euskal
AEko ekonomiaren sektore desberdinetan ikerlanean egiten den ahaleginaren
berri ematea da, horretarako erabilitako giza baliabideak eta bitarteko
materialak neurtuz, eta gure autonomia-erkidegoan I+Gko jarduerak zenbatekoak
diren erakusten duten adierazleak lortuz.
Urterokoa 1990etik
aurrera
TARIFA: 3
Bizi-kondizioen inkesta
Hona hemen aztertzen diren gaiak: 1. Harreman familiarrak.
2. Ingurumena. 3. Etxebizitzaren ekipamendua. 4. Inguruko ekipamendua.
5. Baliabide ekonomikoak. 6. Eskolatze-maila. 7. Osasun-egoera.
8. Laneko kondizioak. 9. Aisialdia. 10. Gizarte-harremanak.
Bost urterokoa. Urteak: 1989, 1994 y 1999.
TARIFA.3
Denbora-aurrekontuen inkesta
Hona hemen helburua: biztanleriak,
oro har, eta giza taldeek, banan-banan, zenbat denbora eskaintzen dieten
eguneroko jarduerei. Denbora horiek ordu eta minututan zenbatzen dira.
Bost urterokoa. Urteak: 1993 y 1998.
TARIFA.3
Denbora-aurrekontuen
inkesta 1993 . Monografikoak
Monografikoak:
- 1. lib. Eguneroko bizitzaren gizarte-baldintzak
TARIFA 2
- 2. lib. Denboraren erabilera gizarte-partehartzeko
jardueretan
TARIFA
2
- 3. lib. Denboraren
erabileran generoen artean dauden aldeei buruzko azterketa
TARIFA 2
- 4. lib. Lana,
denboraren erabileraren faktore bereizlea Euskal AEn
TARIFA 2
- 5. lib. Lanegunetan
tipologiei buruzko azterketa
TARIFA 2
Euskal AEko ikuspegi
soziala 2000
Helburu nagusia
honako hau da: euskal gizarteari sintesiko lan bat eskaintzea, bere
garapen sozialaren maila ezagutzen lagunduko diona, arloz arlo, osotasuneko
ikuspegi bat lortu ahal izateko. Argitalpen hori osatzeko lanetan, hainbat
erakundek esku hartu dute zuzenean: Euskal Herriko Unibertsitateko lau
sailetako hamabost irakasle eta ikertzailek, Deustuko Unibertsitateko
bik, Eusko Jaurlaritzako sailetako bostek eta Erakundeko bereko hiru
teknikarik.
Argitalpen-urtea:
1999
TARIFA 5
Euskal
AEko errepide-sarean izandako istripuei buruzko azterlana
1995. urtean Eustaten
eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren
arabera, urtero hainbat azterketa egiten dira errepide-sareko istripu-tasari
buruz:
- Gidariak eta ibilgailuak 1996
- Txirrindulariak. Oporraldia eta oporraldia ez
dena 1997
- Istripuak errepide-sare nagusian 1998
- Istripu-tasaren deskribapena eta istripuak kontzentratzen diren
tarteak
Urterokoa 1995etik
TARIFA 3
Informazioaren Gizartearen
Panorama
Helburua da politikako eta plangintzako arduradunei eta
ekonomia- eta gizarte-agentei informazio sistematizatua, ugaria eta zorrotza eskaintzea,
XX. mendearen amaierako aldaketa erakargarrienetako bati buruz: sortzen ari den ingurune
berriari buruz. Ingurune horren baitan sartzen dira gizartearen ekonomia-, gizarte-
eta kultura-alderdiak, hau da, komunikazioari eta informazioari lotutako elementu
teknologikoetan gauzatzen diren alderdiak.
Eustatek ikerketa hiru ataletan egitea planteatu zuen: familian, bera baita pertsonen arteko
harremanen oinarrizko gunea eta kultura gizarteratzeko eta transmititzeko gunea; enpresan, bera
baita ondasun- eta zerbitzu-produkzioaren euskarri eta, beraz, gizartearen mantenuaren
bermatzaile; eta azkenik administrazioan, bera baita gainerako ekonomia- eta gizarte-eragileen
arteko elementu erregulatzaile, dinamizatzaile eta bitartekari.
Hiru atal horiek betetzeko, inkesta-sorta bat jarri da martxan estatistika-ekimen berean:
inkesta bat familiei zuzendua, urteko bigarren eta laugarren hiruhileko datuekin; beste bat
enpresei zuzendua, urte osokoa; eta martxan jarritako Konekta Zaitez programatik ateratako
informazioaren tratamendua. Kanpaina horren bidez, Internetera konektaturiko ordenagailu
pertsonalak erosteko diru-laguntzak eman zaizkie familiei.
Argitalpen-urtea: 2000tik urterokoa
TARIFA 3
- Aurkezpena
- Estatistikako informazio orokorra
- Zentsuak
- Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
- Ekonomia-estatistikak
- Nazioarteko Estatistika Mintegia Euskadin
- Txosten Teknikoak
- Kodeak
- Zabalpenerako liburuxkak
- Produktu elektronikoak
- Tarifak