HomeZerbitzuakProduktuen katalogoaBiztanleria- eta gizarte- estatistikak

Biztanleria- eta gizarte- estatistikak

Biztanleriaren eboluzioa. 1900-1981

Euskal AEko udalerrietako biztanleriak 1900-1981 aldian nolako bilakaera izan duen adierazten du.

Era berean, 1900az geroztik desagertu diren udalen zerrenda ere jasotzen da, bai eta desagertutako udalerriko izatezko biztanle-kopurua eta udalerria zergatik desagertu den ere.

Argitalpen-urtea: 1982

TARIFA 1

 

Udal-biztanleriaren eguneratzea

Errolda arteko aldian Euskal AEko udalerrietako zuzenbidezko biztanleriari buruzko urtean behingo datu eguneratuak biltzen ditu.

Honako datu hauek eskaintzen ditu: biztanle-kopuruak (barruti eta sekzio mailan banatuak), biztanleriaren egitura (sexuaren eta adinaren arabera lurralde-mailan), biztanleriaren bilakaera (zentsu arteko hazkunde-tasak adieraziz) eta biztanleriaren aldakuntzaren osagaien xehekapena.

Urterokoa 1991tik. 1996tik aurrera datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.

TARIFA 3

 

Biztanleri proiekzioak

Biztanleriak etorkizunean nolako tamaina izango duen eta lurraldearen, sexuaren eta adinaren arabera nola banatuko den aurreikustea, zalantzarik gabe, plangintza-lanak egiteko oinarrizkoa da jarduera-eremu askotan, dela arlo publikoan dela arlo pribatuan; izan ere, biztanle-kopurua funtsezko aldagaia baita baliabideak nola banatu behar diren erabakitzerako garaian.

  • Biztanleri proiekzioak. 2000

Argitalpen-urtea: 1995

TARIFA 3

  • Biztanleri proiekzioak. 2010

Argitalpen-urtea: 2000

TARIFA 3

Eszena demografikoak. 2050

Eragiketa honek beste pauso bat ematen du EUSTATek biztanleriaren proiekzioei buruz aldian behin egin izan dituen lanetan. Orain arte, biztanleriaren proiekzioak epe labur eta ertainera mugatu dira, eta denbora-horizontea gehienez hamabost urtekoa izan da. Gaur aurkezten diren biztanleria-perspektibek berrogeita hamar urte arte luzatzen dute muga hori, eta aurreratzen digute zenbatekoa eta nolakoa izango bide den inauguratu berri dugun mende-erdiko biztanleria, bai eta nolakoak izango diren data horretara iritsi arte korritu beharko diren ibilbide demografikoak. Nabaria da denbora-horizontea urruntzeak modu nabarmenean gehitzen duela biztanleriaren hazkundean tarteko diren fenomeno demografikoen bilakaerari buruzko ziurtasun-eza. Hori dela eta, zazpi biztanleria-eszena alternatibo eskaintzen dira; horietako bakoitza fenomeno horien inguruan -hau da, ugalkortasun, hilkortasun eta migrazioaren inguruan- egingarri kontsideratu diren hipotesi demografiko guztiak konbinatzearen emaitza da. Ildo horretan, zazpi eszenak berdin egingarriak kontsideratzen dira, zeren, eszenak eraikitzeko erabili diren suposizio demografikoak erabiliz, biztanleriaren bilakaera-alternatiba koherentea eskaintzen baitute.

Argitalpen-urtea: 2002

TARIFA 3

 

Biztanleriaren berezko mugimendua

Jaiotza, ezkontza edo heriotza bat gertatzen denean, hiritarrak jazoera hori gertatu den udalerriko erregistro zibilean inskribatzeko obligazioa du. Informazio hori guztia da, bada, argitalpen honetan jasotzen dena.

Urterokoa 1986tik 1995 arte.

TARIFA.3

 

Biztanleriaren berezko mugimendua (serieak)

  • 1861-1983

Argitalpen-urtea: 1988.

TARIFA.3

  • 1975-1980

Argitalpen-urtea:: 1989

TARIFA.3

  • 1980-1985

Argitalpen-urtea:: 1989

TARIFA.3

  • 1985-1990

Argitalpen-urtea: 1992

TARIFA.3

  • 1990-1995

Argitalpen-urtea:: 1997

TARIFA.3

 

Jaiotzen estatistika

Argitalpen honekin, Euskal AEko jaiotzei buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren argitalpenak amaitzen dira.

Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.

TARIFA.3

 

Ezkontzen estatistika

Argitalpen honekin, Euskal AEko ezkontzei buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren argitalpenak amaitzen dira.

Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.

TARIFA.3

 

Heriotzen estatistika

Argitalpen honekin, Euskal AEko heriotzei buruzko datuak ezagutarazten dira, eta Biztanleriaren Berezko Mugimenduaren argitalpenak amaitzen dira.

Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.

TARIFA.3

 

Migrazio-mugimenduen estatistika

Euskal AEko udalerrietatiko eta udalerrietarako egoitza-aldaketei buruzko datu oso xehekatuak eta zehatzak ematen ditu, bai eta udalerri barneko egoitza-aldaketei buruzkoak ere.

Urterokoa 1996tik aurrera. 2001eko ediziotik aurrera datu-bankuan bakarrik dago erabilgarri.

TARIFA.3

 

Serie demografiko homogeneoak. 1970-1986

Argitalpen honen bidez, bi helburu lortu nahi ditugu: alde batetik, 1970eko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuko eta 1975eko Biztanleen Udal-Erroldako datu argitaragabeak kaleratzea; eta, bestetik, ondorengo zentsu-operazioetako emaitza gehigarriekin serie homogeneoak eraikitzea.

Argitalpen-urtea: 1990

TARIFA.3

 

Adierazle demografikoak

Argitalpen honek hainbat estatistika-iturritatik hartutako datuak laburbiltzen ditu; besteak beste, biztanleriaren berezko mugimendua, biztanleria-zentsuak, biztanleen udal-erroldak eta migrazio-mugimenduen estatistika.

  • 1980/81-1985/86

Argitalpen-urtea: 1991

TARIFA.3

  • 1990/91

Argitalpen-urtea: 1994

TARIFA.3

  • 1980/90

Argitalpen-urtea: 1997

TARIFA.3

  • 1995/96

Argitalpen-urtea: 1999

TARIFA.3

 

D emografiako eta balidazioko inkesta. 1986

Inkesta honen bidez, honako hau lortu nahi da: alde batetik, erroldako galdesortari emandako erantzunen kalitatea ebaluatzea eta balidatzea; eta, bestetik, Euskal AEko biztanleriaren ezaugarri sozio-demografikoei buruzko informazioa lortzea.

3 liburuz osatua.

  • Bilduma osoa

Argitalpen-urtea: 1989

TARIFA.5

  • 1. lib.: Biztanleriaren ezaugarriak

TARIFA.3

  • 2. lib.: Ezkonkortasuna eta ugalkortasuna

TARIFA.3

  • 3. lib.: Erroldaren balidazioa

TARIFA.3

 

D emografiako eta balidazioko inkesta . 1991

  • Bilduma osoa

2 liburuz osatua

Argitalpen urtea.: 1993

TARIFA.4

  • 1. lib.: Familia, ezkonkortasuna, ugalkortasuna.

TARIFA.5

  • 2. lib.: Zentsuko balidazioa

TARIFA.5

 

Demografi inkesta

Inkesta honen bidez, batez ere ezkontza-tasari eta ugalkortasun-tasari dagokion informazio demografikoa lortzen da. Argitalpen honetan, tasa eta indize demografiko esanguratsuenez gain, familien bilakaeraren inguruko informazioa ere sartu da, ezkontza bidezko eraketek eta seme-alabek gurasoekin bizitzeari uzten dioteneko aldaketek sortutako bilakaeraren ingurukoa.

  • 1997 eta 2002 (bost urterokoa)

Argitalpen-urteak: 2000 eta 2003

TARIFA.3

 

Biztanleriaren inkesta jardueraren arabera (BJA)

  • Hileroko maiztasuna

Lan honen helburua da errealitate sozioekonomiko konplexu batean gizarteak giza baliabideak nola erabiltzen dituen ahalik eta xehetasunik handienaz aztertzea, ondasunen eta zerbitzuen produkzio-jardueretan zenbateko okupazioa dagoen mailakatuz, eta etekinik gabeak izateagatik ohiki marjinatutako jardueretan daudenak ere sartuz (etxeko lanetan enplegatzen direnak, ikasketak egiten ari direnak edo soldaduskan daudenak).

1986ko urritik 1989ko abendura arte

AGORTUA

  • Hiru hileroko maiztasuna

1987ko lehen hiruhilekotik 1992ko laugarren hiruhilekora arte. Data horretatik aurrera, BJAren datuak Estatistika Boletinean eta datu-bankuan sartzen dira.

TARIFA.2

  • 1985-1990 serieak

Argitalpen-urtea: 1991

TARIFA.3

 

Irakaskuntzaren estatistika

Liburu honetako datuak ikasturte horretan indarrean zeuden hezkuntza-mailen eta irakaskuntzen arabera antolatuta aurkezten dira. Lurraldeen ikuspegitik begiratuta, berriz, autonomia-erkidego osorako, lurralde historikoka, eskualdeka eta udalerrika.

1982/83 ikasturtetik urterokoa.

1997/98tik aurrera datu-bankuan bakarrik aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Irakaskuntzaren estatistika . 1982/83, 1987/88 serieak

Lan honetan, Euskal AEko hezkuntza-sistemako aldagai nagusietako batzuek 1982/83 eta 1987/88ko urteen artean nolako bilakaera izan zuten azaltzen da.

Argitalpen-urtea: 1989

TARIFA.3

 

Unibertsitate irakaskuntza eta euskara. 1992/1993

Helburu nagusia euskarak Euskal Herriko Unibertsitatean nolako ezarpena duen erakustea da.

Argitalpen-urtea: 1994

TARIFA 3

 

Irakaskuntza pribatuaren gastu eta finantzaketaren estatistika

Ikastetxeen jarduera ekonomikoari buruzko informazioa eskaintzen du, erregistratutako gastuen sailkapen ekonomiko-funtzional bati eta gastu horien jatorriaren araberako finantzaketari jarraituz.

Bi urterokoa. 1988tik argitaratzen da. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Irakaskuntza publikoaren gastu eta finantzaketaren estatistika

Argitalpen hau, irakaskuntza pribatuari dagokionarekin batera, Euskal AEko irakaskuntza arautuko sistemaren makromagnitude ekonomiko nagusiei buruzko azterketa osatzera dator.

Bi urterokoa. 1989tik argitaratzen da. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Ospitale-estatistika

Osasun-munduko pertsonalari, arlo mediko-asistentzialari eta arlo ekonomikoari buruzko informazioa eskaintzen du, berorietan burutzen diren jarduerei buruzko irudi xehekatu bat islatuz. Emaitzak lurralde historiko bakoitzaren arabera aurkezten dira, eta, gainera, Euskadiko osasun-maparen lurraldeen araberako sailkapenaren arabera.

Urterokoa 1984tik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Ospitale-estatistika. 1984-1992 serieak

Euskal AEko ospitale-sistemaren aldagai nagusietako batzuek 1984-1992 urteen artean nolako bilakaera izan duten erakusten du.

Argitalpen-urtea: 1994

TARIFA.3

 

Ospitale-alten estatistika

Osakidetzaren sareko akutuen 12 ospitaleetako datuen informazioa. Estatistika hau egiteko, iturburu gisa 160.575 banakako erregistro erabili ditugu. Horietako erregistro bakoitzak 30 aldagai dauzka, eta hainbat datu zehazten ditu, hala nola: ezaugarriak, diagnostikoak, prozedurak eta sarreraren eta altaren gorabeherak.

Urterokoa 1994tik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Ospitaleez kanpoko estatistika publikoa

Zentsuko informazioa eskaintzen du, ospitaleez kanpoko osasun-zentro publikoetako pertsonalari, ekipamenduari, jarduera asistentzial eta ekonomikoari eta adierazleei buruzkoa.

Urterokoa 1985etik 1996 arte. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Asistentzia mediko-farmazeutikoko aseguru libreko entitateen estatistika

Sektore horretako diru-zorro datuak, estaldura-motak, langileak, asistentzi jarduera eta ekonomi jarduera eskaintzen ditu.

Urteak: 1995 eta 1996. 1997tik aurrera bakarrik datu-bankuan aurkitzen da.

TARIFA.3

 

Gizarte zerbitzuen estatistika

Helburu nagusia, erakunde, enpresa eta instituzioek gizarte-babesaren arloan egin duten ahalegina neurtzea ahalbideratuko duten datuak ezagutaraztea da.

Argitalpen-urtea: 1993tik urterokoa. 2001etik aurrera datu-bankuan bakarrik aurkitzen da

TARIFA 3

 

Gizarte Babesaren Kontua Euskal AE

Gizarte Babesaren Kontuak aukera ematen du ezagutzeko Euskal AEko herritarrek zenbateko prestazioak jasotzen dituzten dirutan eta aletan, gizarte-babesa osatzen duten funtzio guztietan. Gizarte-babesaren sare korapilotsua finantzatzea ahalbidetzen duten funtsak ere zehazten dira.

Urteak: 1995, 1997 eta 1999

TARIFA 3

 

Osasunaren Kontuak Euskal AE

Osasunaren kontuaren bidez hiru arlotako kontuak lor daitezke: osasun-laguntza funtzioka, osasun-zerbitzuen hornitzaileak eta finantzaketa-iturriak. Orobat, hemengo egoera eta nazioartekoa alderatzeko atal bat ere badago. Horri esker, erabiltzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-arloa beste herrialdeetako osasun-arloarekin aldera dezake.

Argitalpen-urteak: 1997 eta 1999

TARIFA 3

 

Ikerketa zientifiko eta garapen teknologikoko jarduerei buruzko estatistika (I+G)

Estatistika honen helburu nagusia Euskal AEko ekonomiaren sektore desberdinetan ikerlanean egiten den ahaleginaren berri ematea da, horretarako erabilitako giza baliabideak eta bitarteko materialak neurtuz, eta gure autonomia-erkidegoan I+Gko jarduerak zenbatekoak diren erakusten duten adierazleak lortuz.

Urterokoa 1990etik aurrera

TARIFA: 3

 

Bizi-kondizioen inkesta

Hona hemen aztertzen diren gaiak: 1. Harreman familiarrak. 2. Ingurumena. 3. Etxebizitzaren ekipamendua. 4. Inguruko ekipamendua. 5. Baliabide ekonomikoak. 6. Eskolatze-maila. 7. Osasun-egoera. 8. Laneko kondizioak. 9. Aisialdia. 10. Gizarte-harremanak.

Bost urterokoa. Urteak: 1989, 1994 y 1999.

TARIFA.3

 

Denbora-aurrekontuen inkesta

Hona hemen helburua: biztanleriak, oro har, eta giza taldeek, banan-banan, zenbat denbora eskaintzen dieten eguneroko jarduerei. Denbora horiek ordu eta minututan zenbatzen dira.

Bost urterokoa. Urteak: 1993 y 1998.

TARIFA.3

 

Denbora-aurrekontuen inkesta 1993 . Monografikoak

Monografikoak:

  • 1. lib. Eguneroko bizitzaren gizarte-baldintzak

TARIFA 2

  • 2. lib. Denboraren erabilera gizarte-partehartzeko jardueretan

TARIFA 2

  • 3. lib. Denboraren erabileran generoen artean dauden aldeei buruzko azterketa

TARIFA 2

  • 4. lib. Lana, denboraren erabileraren faktore bereizlea Euskal AEn

TARIFA 2

  • 5. lib. Lanegunetan tipologiei buruzko azterketa

TARIFA 2

 

Euskal AEko ikuspegi soziala 2000

Helburu nagusia honako hau da: euskal gizarteari sintesiko lan bat eskaintzea, bere garapen sozialaren maila ezagutzen lagunduko diona, arloz arlo, osotasuneko ikuspegi bat lortu ahal izateko. Argitalpen hori osatzeko lanetan, hainbat erakundek esku hartu dute zuzenean: Euskal Herriko Unibertsitateko lau sailetako hamabost irakasle eta ikertzailek, Deustuko Unibertsitateko bik, Eusko Jaurlaritzako sailetako bostek eta Erakundeko bereko hiru teknikarik.

Argitalpen-urtea: 1999

TARIFA 5

 

Euskal AEko errepide-sarean izandako istripuei buruzko azterlana

1995. urtean Eustaten eta Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren artean izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren arabera, urtero hainbat azterketa egiten dira errepide-sareko istripu-tasari buruz:

  • Gidariak eta ibilgailuak 1996
  • Txirrindulariak. Oporraldia eta oporraldia ez dena 1997
  • Istripuak errepide-sare nagusian 1998
  • Istripu-tasaren deskribapena eta istripuak kontzentratzen diren tarteak

Urterokoa 1995etik

TARIFA 3

 

Informazioaren Gizartearen Panorama

Helburua da politikako eta plangintzako arduradunei eta ekonomia- eta gizarte-agentei informazio sistematizatua, ugaria eta zorrotza eskaintzea, XX. mendearen amaierako aldaketa erakargarrienetako bati buruz: sortzen ari den ingurune berriari buruz. Ingurune horren baitan sartzen dira gizartearen ekonomia-, gizarte- eta kultura-alderdiak, hau da, komunikazioari eta informazioari lotutako elementu teknologikoetan gauzatzen diren alderdiak.

Eustatek ikerketa hiru ataletan egitea planteatu zuen: familian, bera baita pertsonen arteko harremanen oinarrizko gunea eta kultura gizarteratzeko eta transmititzeko gunea; enpresan, bera baita ondasun- eta zerbitzu-produkzioaren euskarri eta, beraz, gizartearen mantenuaren bermatzaile; eta azkenik administrazioan, bera baita gainerako ekonomia- eta gizarte-eragileen arteko elementu erregulatzaile, dinamizatzaile eta bitartekari.

Hiru atal horiek betetzeko, inkesta-sorta bat jarri da martxan estatistika-ekimen berean: inkesta bat familiei zuzendua, urteko bigarren eta laugarren hiruhileko datuekin; beste bat enpresei zuzendua, urte osokoa; eta martxan jarritako Konekta Zaitez programatik ateratako informazioaren tratamendua. Kanpaina horren bidez, Internetera konektaturiko ordenagailu pertsonalak erosteko diru-laguntzak eman zaizkie familiei.

Argitalpen-urtea: 2000tik urterokoa

TARIFA 3

 

  1. Aurkezpena
  2. Estatistikako informazio orokorra
  3. Zentsuak
  4. Biztanleria- eta gizarte- estatistikak
  5. Ekonomia-estatistikak
  6. Nazioarteko Estatistika Mintegia Euskadin
  7. Txosten Teknikoak
  8. Kodeak
  9. Zabalpenerako liburuxkak
  10. Produktu elektronikoak
  11. Tarifak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali