Zabalpenerako liburuxkak
Euskadi 92
Hona hemen helburua: Euskal AEko biztanleriaren,
ekonomiaren eta gizartearen egoerari buruzko hurbilketa panoramikoa
eskaintzea; datu horiek herrialderik aurreratuenekin, eta, batez
ere, Europar Batasunekoekin alderatuz. Bertan, irakurleari Europaren
aldean zein toki dugun hobeto ezagutzen lagunduko dioten adierazle
batzuk biltzen dira.
Argitalpena: Euskara/Gaztelania
eta Frantsesa/Ingelesa.
DOHAINIK
Euskadi 96
Argitalpena: Euskara/Gaztelania
eta Frantsesa/Ingelesa.
DOHAINIK
HEDAPEN.
Zabalkunde estatistikorako datu-basea (Erabiltzaileentzako eskuliburua)
1994an, EUSTATek estatistika-datuei zabalkundea
emateko sistema jarri zuen martxan; HEDAPEN da, hain zuzen, sistema
horren izena. Sistema horren helburua estatistika-datuen erabiltzaileei
zerbitzu hobea ematea da. Alde batetik, informazio hori eskuratzeko
modu erraza eskaintzen zuen, estatistika-datuak gordetzeko eta erabiltzeko
software komun baten bidez. Eta, bestetik, informazioa euskarri
magnetikoan zabaltzeko aukera ematen zuen -ordura arte paperean
baino ez ziren zabaltzen datuak-. Hori dela eta, EUSTATek Suediako
Estatistika Erakundearen PC-AXIS estatistiken zabalkundeko softwarea
aukeratu zuen HEDAPENen euskarri informatikoa izateko. PC-AXIS-en
egungo bertsioa aurrerapauso handia da, eta datuak pantailaratzeko
eta erabiltzeko aukera handiak ematen ditu.
Argitalpen-urtea: 1994 eta 1997
DOHAINIK
Bat egin gurekin
EUSTAT zer den
azaltzen da: Euskal Estatistika Antolakundeko giltzarri gisa duen
zeregina, edozein interes politiko edo ekonomikorekiko duen beregaintasuna,
estatistikaren kultura eta kontsumoa handitzeko lehentasunarekin.
Argitalpen-urtea: 1998 eta 2003
DOHAINIK
Webgunearen
gida
Webgune honen
bidez, EUSTAT buru-belarri sartzen da estatistika-informazioa zabaltzeko
teknologia berrien erabileran, dela berak zuzenean produzitzen duena
zabaltzeko, dela gure autonomia-erkidegoko, estatuko eta mundu zabaleko
beste erakunde batzuek produzitzen dutena zabaltzeko.
Argitalpen-urtea: 1998
DOHAINIK
Zentsu-Produktuak
1996
1996ko Biztanleriaren
eta Etxebizitzen Inkestatik ateratako zentsu-produktu guztien aurkezpena
biltzen du:
- ERAIKIN'96.
Eraikinen datu-basea
- Auzotik Erkidegora.
1986, 1991 eta 1996ko Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak eta
Erroldak
- 1996ko Biztanleriaren
eta Etxebizitzen Estatistikaren liburu elektronikoak (Excel)
- Euskal AEko
zentsu-sekzioen tipologiari buruzko analisia 1996
- II. Soziolinguistikazko
Mapa
- Biztanleriaren
eta Etxebizitzen Estatistika 1996. Emaitza nagusiak.
Argitalpen-urtea: 1999
DOHAINIK
Euskera-Euskara
1981-1991
1981az geroztik
euskarari buruz bildutako informazioak, alde batetik, serie estatistikoak
osatzeko aukera ematen du; eta, bestetik, 1981-1991 hamarkadan zehar
hizkuntza-gaitasunaren bilakaera aztertzeko. Azterketa diakroniko
hori nahi besteko zehaztasun geografikoz egin daiteke, gainera. Udalerrien
araberako konparazio-lana ere egin da, udalerria baita, hain zuzen,
hizkuntza-normalkuntza orokorrari begira jarduerarako unitaterik txikiena.
Argitalpen-urtea: 1994
DOHAINIK
Euskal
AEko merkataritza
Lehenik eta behin,
sektore osoari eta azpisektore bakoitzari buruzko adierazle ekonomiko
batzuk eskaintzen ditugu; ondoren, enpresen lagin adierazgarria egiteko,
hainbat arlori buruzko datu kualitatiboak: antolaketa-erak, ekipamendu-maila,
enpresarien prestakuntza, erabilitako salmenta-teknikak, eta euskal
merkataritza-sektorea zertan den zehazteko eta osatzeko beste datu
batzuk.
Argitalpen-urtea: 1996
DOHAINIK
Euskal
AEko merkataritza-sektorea
Liburuxka honek eragiketa hauen emaitza nagusiei
buruzko analisi laburra biltzen du: Barne Merkataritzaren Inkesta,
Barne Merkataritzaren Indizea eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrenda.
Argitalpen-urtea: 1998
DOHAINIK
Txikizkako
merkataritza 2000
Txikizkako merkataritzak
Euskal AEn duen garrantzia azaltzen da. Sektore horrek 62.000 laguni
ematen die lana, eta Euskal AEko guztizko aberastasunaren % 5 sortzen
du.
Argitalpen-urtea: 2000
DOHAINIK
Lanbide-
eta enpresa-zerbitzuak Euskal AEn
Txosten honetan,
gai horri buruzko grafiko eta taula batzuk bildu ditugu, sektore osoari
eta azpisektore bakoitzari buruzko adierazle ekonomiko batzuk eskaintzeko
asmoz.
Argitalpen-urtea: 1997 eta 1999
DOHAINIK
Automobilgintza-zerbitzuak
Automobilen Salmenta eta Konponketari buruzko Inkestaren
emaitza nagusiei buruzko analisia biltzen du. Inkesta hori Barne
Merkataritzaren Inkestaren eta Jarduera Ekonomikoen Gidazerrendaren
barruan dago, eta JESNko 50. atalari dagokio. Motorraren munduaren
inguruan dabiltzan zerbitzu-sektoreen bilakaerari buruzko laburbilduma
eskaintzen da, haien egiturazko eta lurraldezko ezaugarriak, eta
erabilgarri dauden azken datuak.
Argitalpen-urtea: 1996 eta 1999
DOHAINIK
Kanpo-merkataritza
Argitalpen honetan,
Euskal AEko kanpo-merkataritzari buruzko estatistikaren emaitza nagusiak
biltzen dira. Mundu mailako ekonomia globalizazio-bide batean murgilduta
dago, eta gure erkidegoko ekonomia ere protagonista da bide horretan.
Argitalpen honetan eskaintzen dugun informazioak atzerriarekiko merkataritza-harremanen
mundu horretara hurbildu nahi gaitu.
Argitalpen-urtea: 1996 eta 1999
DOHAINIK
Euskal AEko jarduera ekonomikoen
gidazerrenda
Jarduera Ekonomikoen
Gidazerrendan oinarrituz lortutako emaitza nagusiak biltzen ditu,
bertan biltzen diren aldagaien arabera: lurralde-eremua, jarduera-sektorea,
enplegu-tamaina eta titularren lege-nortasuna.
Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998
DOHAINIK
Euskal
AEko eraikuntza-sektorea
Eraikuntza-sektoreak lortutako emaitza nagusien
azterketa laburra biltzen du. Azterketa hori Eraikuntzaren Koiunturari
buruzko Inkestan eta Eraikuntzaren Kostuen Indizean oinarritzen
da, bai eta beste erakunde batzuek egindako adierazleetan ere.
Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998
DOHAINIK
Biztanleria jardueraren arabera
sailkatzeko inkesta (BJA)
Biztanleria Jardueraren
Arabera sailkatzeko Inkestaren emaitza nagusiak biltzen ditu, bai
eta lan-merkatuari buruzko ikuspegi labur bat ere. Era berean, gure
erkidegoaren egoera Europar Batasunarekin eta Estatuarekin erkatzen
da.
Urterokoa 1997tik
DOHAINIK
Establezimendu
turistiko hartzaileen inkesta
Establezimendu
Turistiko Hartzaileen Inkestaren emaitza nagusiak biltzen ditu, Euskal
AEko hotel, ostatu, arrotz-etxe eta nekazalturismoko establezimenduen
informazioaren arabera.
Argitalpen-urtea: 1997 eta 1998. Honez gain, datuak
hilero eskuragarri daude Estatistika Boletinean eta Datu-Bankuan
DOHAINIK
Kanpo-migrazioak
Erkidegoz kanpoko migrazioei buruzko informazioa eskaintzen
du, hau da, Euskal AEko udalerrien eta Estatuko beste autonomia-erkidegoen
artean gertatzen diren migrazioak, atzerria barne dela.
Argitalpen-urtea: 1996
DOHAINIK
Biztanleria
landunak nola erabiltzen duen denbora
Denboraren Aurrekontuen
Inkestak eskaintzen dituen datuen bidez, zenbatu dezakegu zenbateko
denbora eskaintzen dion egunean gure biztanleriak eta bere giza talde
bakoitzak egiten duen jarduera bakoitzari.
Argitalpen-urtea: 1997
DOHAINIK
Biztanleriaren
eta etxebizitzen estatistika 1996. Euskara I
Zentsu-eragiketa
honek biztanleriaren egiturari buruzko informazio eskerga biltzen
du, kasu honetan euskarari buruzkoa.
Euskal AEko biztanleen
erdiek baino gehiagok aitortzen dute euskara zer edo zer badakitela.
Talde horren % 60k, guztizko biztanleriaren % 30ek, euskalduntzat
jotzen du bere burua.
Argitalpen-urtea: 1996
AGORTUA
Euroeskualdea
zenbakitan
"Akitania-Euskadi-Nafarroa"
euroeskualdea osatzen duten hiru eskualdeetako estatistika-erakundeak
hiru hizkuntzako liburuxka hau egiteko bildu dira, zeinak lurralde
bakoitzari buruzko oinarrizko adierazle sozio-ekonomikoak modu praktikoan
jasotzen baititu. Argitalpen honek aukera emango du ezagutzeko eskualde
horiek zertan diren berdinak eta zertan desberdinak, eta horietako
bakoitzak nolako lekua duen Europar Batasun osoan.
Argitalpena: Euskara/Gaztelania/Frantsesa.
Argitalpen-urtea:
1997 eta 2000
DOHAINIK
Industria
Akitania-Euskal AE-Nafarroa multzoan
Euskaraz, gaztelaniaz
eta frantsesez idatzitako dokumentu luzeago baten laburpena da. Dokumentu
hori erabiltzaileen eta eremu ekonomiko horretako industriaren azterketan
sakondu nahi dutenen eskueran dago.
Argitalpen-urtea: 1997
DOHAINIK
- Introduction
- Información general
- Censos
- Estadísticas demográficas y sociales
- Estadísticas económicas
- Seminario Internacional de Estadística en Euskadi
- Cuadernos Técnicos
- Códigos
- Folletos divulgativos
- Productos electrónicos
- Tarifas